XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IV TITULUA Eraikitzeko Ahalmenaren Egikaritza.

7 Artikulua.- Betekizunak.

Ezingo da eraikuntza obrarik burutu, aurrikusitako Plan Partzialak, Bereziak, Xehekapen Azterlanak, Urbanizazio, Birlursailketa edo Konpentsazio Proiektuak behin-betikoz onesten ez diren artean.

8 Artikulua.- Orubeen gaineko Eraikuntza.

Orubeak aurreko Arauetik salbuesten dira, eraikigarriak izango direlarik Plan Partzial edo Xehekapen Azterlanik ez daukaten eta Proiektu honek beraientzat eraikuntzaren aurretiazko planeamendu bat idatzi beharra espresuki aurrikusten ez duen lurraldeetan barne harturik badaude ere.

Eragin hauetarako, orubetzat hartuko dira eraikuntza lizentzia eskatzen denean Lurzoruaren Legearen 82 artikuluak exigitutako betekizunak biltzen dituzten eta beren aurrekaldeak, hondoak eta eraikuntza profilak finkaturik dauzkaten lursailak.

Lursail horietako hirigintz zerbitzuek, eraikitzea proiektatzen den eraikinean aurrikusitako erabileretarako egokiak eta behar adinakoak izan beharko dute.

V TITULUA Lizentziak 9 Artikulua.- Lizentziari lotutako Iharduketak.

Lurzoruaren Legearen 178 artikuluak eta Hirigintz Disziplinaren Arautegiaren 1.ak zerrendatutakoez gain, honako hauek ere lizentziari loturik daude: a) Etxebizitza, lokal eta eraikinen barne-banaketa edo konfigurazioa aldatzen duten obrak, haien erabilera edozein izanik ere.

b) Obra txikiak deritzenak, hala nola, finka, orube eta lurren itxiturak; obretan babeserako hesiak edo langak jartzea; estalkien konponketa; eraikuntzako elementu auxiliarren instalazioa; letrero, iragarki, errotulu eta olanak jartzea; eta oro har, eraikinetatik kanpo edo bide publiko eta espazio libreetan exekutatzen diren guztiak.

c) Lurrak ibilgailuen, materialen edo beste zenbait elementuren gordailu edo biltegi gisa erabiltzea.

10 Artikulua.- Dokumentazioa.

Indarrean dauden xedapenek kasu bakoitzerako exigitutakoez gain, ondorengo dokumentuak gaineratu beharko dira: - Hirigintz justifikazioa: Obren edo erabileren egokitasuna indarrean dauden araudi eta planeamendura.

- Suteen prebentzioari, egokitzapen termiko eta akustikoari eta arkitektura eta hirigintz oztopoak ezabatzeari buruzko arauak, eraikin bizigaiak edo jendeak erabil litzakeenak balira.

- Lursailaren azalera urbanizazioaren ezaugarriak, bai eta zerbitzu sareenak eta egungo azpiegitura orokorrekiko bere konexioenak ere.

- Ikus-onetsi kolegiala, lege eta arautegi orokorrek exigitzen ez dutenean izan ezik.

11 Artikulua.- Baldintzatua.

Lizentziek ondorengoei buruzko baldintzak barne hartu ahal izango dituzte: epeak, proiektuan sartu beharreko aldaketak, urbanizazio osagarria, lagatzeak, diseinu arkitektonikoa, itxiturak, ereintza, zuhaiztaketa eta udal eskuduntzari dagokion beste zenbait alderdi.